Ion Astiazaran-ek Petritegi sagardotegia bisitatzen du

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIon Astiazaran-ek Petritegi sagardotegia bisitatzen du

ETB 2-ko “Juego de Cartas” programan parte hartu eta gero Zubietako Iruin sagardotegiko jabeak abentura berri bat hasi du ETB 1- en astelehenetik ostegunera bederatzi terdietan  Telleria anaiek aurkezten duten “Gure Kasa” saioan elkarlanean.

Sagardotegien munduan duen esperientzia zabalarekin Astiazaranen lana lurraldeko sagardotegi desberdinei bisitak egitean datza. Egin duen azkenetako bat Astigarragako Petritegi famatura izan da.

XVI. mendeko baserrian Otaño familiaren seigarren belaunaldiak sagardotegia zuzentzen jarraitzen du. Ehun urte baino gehiago daramate hortan. Aipatzekoa da honen izena “"Pedro - Petri – Petritegi”-tik, hau da, Petri-ren etxea edo lekua dela.

Urumea, sagardoaren ibaia

Ion Astiazaranek  sagardotegi honetan aurkitu dituen bitxitasunen artean Urumea ibaiaren “Sagardoaren ibaia” denominazioa da aipagarriena. Izan ere aspaldi ibaitik bidalitako txalupatan eramaten zen sagardoa Donostira hirian zehar banatzeko.

Gipuzkoako sagardotegiei buruzko bitxikeri gehiago jakin nahi baduzu ez galdu Iruin Sagardotegiko Ion Astiazaranen lana “Gure kasa” telebista saioan.

Hona hemen Jon Astiazaranen bideoa Petritegi bisitatzen.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.