Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
943 361 229
Iruin sagardotegia
Tradizioa eta modernitatea, urte guztian zehar gozatzeko
Gure arbasoen sustrai tradizionalak eta gaur egungo Astiazaran anaien dohain modernoak batu dira sagardotegi-kontzeptu berri bat lortzeko. 120 urte baino gehiagoko eta lau belaunalditako jardunak Iruin sagardotegia Euskadiko sagardotegi nagusien artean kokatu dute, batez ere kalitatea eta zerbitzua nabarmenduz.
Lehengai ezin hobea, urtetako esperientzia eta bezeroen atsegina bilatzen duen hurbileko talde baten trebetasuna dira datozkigun bisitari guztiak sagardotegitik ahoan irribarre batekin ateratzeko arrazoia.
"Txotx!" oihu eginez, Iruin sagardotegian zerbitzu hauek izango dituzu eskura:
Sagardotegia urte osoan irekita
Sukaldea eta parrila bisitarien begi-bistan
Ezinduentzako sarbide erosoa
Terraza eta jolastokia umeentzat
Umeentzako eta begetarianoentzako menuak
Liluratu zaitez kalitatea ahogozatuz
Iruin sagardotegia Donostiako Zubieta auzoan dago, eta 12 kupeleko upategi bat dugu, % 100 naturala den egiazko sagardoa dastatzeko.
Sentsazio berriak izateko, egiazko kalitatea dastatzeko eta gustu oneko esperientzia paregabe bat bizitzeko gogoz bazaude, Iruin sagardotegian aurkituko dituzu gozamena eta emozioa.