Iruin Sagardotegiak ETB2-ko “Juego de Cartas” telebista saioan hartu du parte

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIruin Sagardotegiak ETB2-ko “Juego de Cartas” telebista saioan hartu du parte

Zubietako Iruin sagardotegiak orain dela gutxi ETB-ko “Juego de Cartas” txapelketan hartu de parte. Ion Astiazaran, sagardotegiaren kudeatzaileak, jabe izan den familiaren 4. belaunaldia da. Iruin sagardotegia aitzindaria da sagardotegi menua ezartzean, hau da, menu itxi bat precio finko batekin gaur egun Gipuzkoako sagardotegi gehienetan hedatua dagoena.

Euskal sagardotegi tradizionalaren instalazioak erakusteaz gain Iruinen ezaugarri bereizgarrienak aipatzen ditu Ion Astiazaran-ek aurkezpen bideoan (bideoaren 2:40 minutuan), bere sagardo esklusiboaren esportazioa EEBB eta Japoniara adibidez.

Iruin Sagardotegiaren menuaren kalitatea, beste sagardotegientzako ezaugarri baloratuena

 “Juego de cartas” txapelketak gipuzkoar sagardotegien 4 jabe bildu ditu beraien artean probatu ditzaten besteen sagardotegietan eskaintzen diren platerak dastatu eta baloratu ditzaten beste ezaugarri batzuez gain, tokia, sukaldea, zerbitzua edo precio-kalitate erlazioa sagardotegietan (bideoaren 44. minutuan).

Sukaldari eta programaren aurkezle Javi Sierra-ren eta beste sagardotegien jabeen bisitaldian Iruin-era Zubietako sagardotegiaren menuaren kalitateak irabazi zuen puntuaziorik onena.

Gainera Xabier Saldias, Egan taldearen abeslaria, iruin Sagardotegiaren txotxean agertu zen eta bere kantuekin sagardotegiaren giroa are gehiago animatu zuen.

Iruin Sagardotegiaren parte-hartzea saiotik esperientzia bikaina izan da eta dudarik gabe argi geratu da Astiazaran familiaren ongi-egitea sagardo ekoizle artisau bezala.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.