Udako menua itzuli da

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaUdako menua itzuli da

Gezurra dirudien arren, uda iritsi zaigu. Luzea izan da honaino egin behar izan dugun ibilbidea, baina hemen gaude, sinesgarria den egoera baten aurrean, erronka luze bat gainditzen.

Garai honetan udaz gozatu ahal izatea lorpena iruditzen zaigu!

IRUIN-en ez zaigu oharkabean ezer pasatzen eta fede onez dakigu urtaro honen iritsierak zer suposatzen duen guztiontzat. Izan ere, gure egunerokotasunean errutina aldaketak nabarmenak dira.

Oro har, udan eguzkiaz, aisialdiaz eta kontsumitu ohi ez dugun elikagaiez gozatzeko joera dugu. Horregatik, albiste polit batekin gatoz: Uztailean Iruinen udako menua berreskuratuko dugu, honetaz dastatzeko aukera izango dugularik.

Orain arte sagardotegiko ohiko menuarekin aritu gara lanean, baina tenperatura altuak ikusita eta gure bezeroen eskariei arreta jarriaz, aldaketa hau egitea erabaki dugu. Berriro ere gure mahaietan makalak, antxoak piperrekin, saiheskiak, entsaladak eta beste hainbat plater izango dira protagonistak.

Lagundu gure udako menuari Astiazarango sagardoarekin!

Egin zure erreserba hurrengo estekan: https://www.iruinsagardotegia.com/erreserbak-nola-iritsi

Esperientzia gastronomiko paregabeaz eta ezberdinaz gozatzeko aukera duzu! Ez zara damutuko!

Iruzkinak

  • José Miguel Jiménez Palacios erabiltzailearen iruzkina, :
    Puede comprarse su sidra on line? Agradecido de antemanos.
  • Iruin Sagardotegia erabiltzailearen iruzkina, :
    Buenas José!
    El pedido mínimo es de 24 botellas a 1,84€ cada una. Para realizar pedidos puedes escribir vía Whatsapp al siguiente número 661 56 84 41. Se debe de especificar el nombre del solicitante, número de teléfono, cantidad y dirección de entrega. Límites de entrega Zumaia, Beasain e Irun (No realizamos entregas más allá de estos límites).

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.