Iruin, tradizioarekin hausten ez duen inobazioa

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIruin, tradizioarekin hausten ez duen inobazioa

Inoiz baino indar gehiagorekin itzuli gara 2018 hontan sagardo denboraldi berrirako. Zihur gaude askok dagoeneko ikusi duzuela Diario Vasco-n argitaratu den “Sagardotegiak” eranskin berezia. Bertan gure Zubietako sagardotegi eta autore sagardoaren mamia erakusten dizuegu. “Halabeharrezko belaunaldi aldaketa irudikatzen dugu izugarrizko abiaduran aldatu den mundo hontan”, artikuluan diogun bezala.

Horregatik ez dugu sagardotegian hobekuntzak egiteari uzten eta gabonak aprobetxatu ditugu, Iruin Sagardotegia itxita egon dela eta, sukaldean lanak eta berrikuntzak egiteko. Oraindik jangelatik ikusi ahal izango duzue gure sukaldariek tortillak, bakailuak eta txuletak nola prestatzen dituzten gure jankideentzat.

Hemen irakur dezakezue Diario Vasco-ko artikuluaren laburpena…

Zubietako paisai paregabean aurkitzen da Iruin Sagardotegia. Ion eta Mikel Astiazaranen aita izan zen 1984an sagardotegia ireki zuena baina aurreko bi belaunaldiek ere beraientzako eta bizilagunentzako sagardoa ekoizten zuten jada.”Sagardoari buruzko guztia aztertzea gustatzen zaio aitari eta berak agin zuen ekoizpenean sartzeko apustua. Guk maitasun hori jaso dugu berarengandik”, Ion-ek. Astiazaran sagardoa izugarrizko kalitatea du baina bere produkzioa mugatua da, urtero geratzen da jendea lortu gabe.

Astiazaran anaiek ez dute negozioa goitik behera aldatu nahi izan, horren ordez “erosotasun batzuk gehitu ditugu sagardotegiaren izaera mantenduz. Urtero egin ditugu hobekuntzak: jangelako zorua arbelezkoa jarri, beiratea terrazan… Aurten, adibidez, sukaldea berritu dugu baina lasai bezeroen bistan egoten jarraitzen du”.

Ion-ek honakoa dio lan banaketari buruz “Lan dinamika sistema dibertsifikatu egin dugu; nire anaiak ostalaritza darama, nik sagardoaren salmenta eta esportazioa, aitak ekoizpena, amak dekorazioa…”.

Urtarriletik maiatzera tradizioa da jan ta jabe Iruinen, sagardotegi menua eta txotx-arekin. Udan, bestalde, platerak hamaiketako aldera bideratzen dira, Tudelako tomate, piperrak antxoekin, txopitoak, izugarrizko gazta tarta… Guztiak dira ezinhobeak bere umeentzako parkea duen terrazan eskatzeko.

Iturria: Diario Vasco, Gehigarri berezia "Sidrerías" 2018-ko Urtarilak 17-an.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.