Iruin Astiazaran sagardotegiak bere historiako sagardorik honena ekoiztu du

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIruin Astiazaran sagardotegiak bere historiako sagardorik honena ekoiztu du

Aurten Iruin Astiazaran sagardotegiak bere historiako sagardorik onena ekoiztea lortu du Juan Inaxio Astiazaranek Zubietako sagardotegian lan egiten duenetik. Horrela baieztatu du gaur egungo jabe eta bere semea den Ion Astiazaranek Gure Kasa ETB 1-eko programan egiten duen asteroko sailean. Astiazaranek (semeak) bere aita zoriondu nahi izan du albiste honengatik jubilatu egingo dela esan duen urte honetan.

Aurreko astehetan Ion Astiazaranek Gipuzkoako beste sagardotegiko jabeak elkarrizketatu ditu baina hontan aurrekoa dauka aurrean, aita bera. Bideoan ikus daitekeen elkarrizketan Juan Inaxio Astiazaranek sagardotegiko historiari eta gaur egungo funtzionamenduari errepaso bate ematen dio Iruin “sagardo menú tradizionala” prezio itxi batekin eskaintzean aitzindari izan zela aipatzea ahaztu gabe.

Zubietako sagardotegian, Usurbilen ondoan, bakailao frijitua ala ajoarriero bakailaoa aukeratu daiteke bigarren plater bezala, Iruin Gipuzkoako gainerako sagardotegietatik bereizten duen beste ezaugarri bat.

100 urte baina geihago daramatza Astiazaran familia sagardoa ekoizten. Sagardotegiaren funtzionamendu arrakastatsua lehengai ezinhobe eta osatzen dugun sekulako taldeari eskertu behar diogu. Bi eragile hauek ezinbestekoak izan dira dudarik gabe Iruin Astiazaran sagardotegiaren historiako sagardorik onena lortzeko.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.