Urrezko domina Barrika Basque-rentzat, Estatu Batuetan merkaturatzen den Astiazaran sagardoarentzat

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaUrrezko domina Barrika Basque-rentzat, Estatu Batuetan merkaturatzen den Astiazaran sagardoarentzat

Astiazaran sagardoa, Estatu Batuetan Barrika Basque izenaz merkaturatzen den sagardoa, urrezko domina lortu du GLINTCAP (Great Lakes International Cider and Perry Competition) txapelketan, urtero Estatu Batuetan ospatzen den munduko sagardo txapelketa garrantzitsuena.

Zubietan egin zen 2017-ko Astiazaran sagardo uztarekin, Barrika Basque-k sagardo natural mailan (Natural cider) parte hartu du eta “Second Best in Class” saria irabazi du Grand Rapids (Michigan) hirian ospatu den txapelketaren 13.garren edizioan. “Honelako sariak irabazteak Gipuzkoan egiten den sagardo naturalaren ezagupena handiagotzen du amerikako sagardogileen artean, gero eta gehigo aintzat hartzen dute”, esan zuen David Cascione-k Barrika Basque-ko arduradunak.

Sari honekin Barrika Basque-k 3 sari irabazi ditu, aurreko urteko edizioetan zilarrezko domina (2016-ko uztarekin) eta brontzezko domina (2015-ko uztarekin) irabazi zituzten.

Albistea Iruin sagardotegian gogo handiz jaso dute. Sari hau Astiazaran sagardoak bere 120 urte baino gehiagoetan zehar irabazi dituen 100 sari baino gehiagoei gehitzen zaio.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.