Zoritxarrez, sagardo denboraldia maiatzean bukatu zen, eta horrekin batera edaria kupeletan ikusi genuen azken aldia… Baina horrek ez du esan nahi sagardoa bukatu zaigunik!
Udararen hasierarekin, tenperatura altuei aurre egiteko modu ezin hobe bat proposatzera gatoz: sagardoa botilan! Honen konposizio naturalak, denboraldi honetako edaririk aproposenean bilakatzen du. Izan ere, edozein ingurugiro sozialera egokitzeko gai da eta momentu oro ikusi ahal izango dugu norbait honetaz disfrutatzen, bai terrazetan eta baita bestelako txokoetan ere.
“Sagardo botila batez gozatzeko edozein momentu da egoki”
Gure produkzioak ez du inor baztertzen. Badakigu mutur fin askorentzat egiten dugula lan eta horrek asko motibatzen gaitu, egunero lan eta lan, aurrera ateratzeko gure proiektua. Gure jatorri izendapenak egiaztatzen duen bezala, kontziente gara gure lanaz eta duen garrantziaz.
Esan kaixo udarari eta gozatu sagardo botilarekin!
Idatzi iruzkina