Duela aste pare bat, penintsulako sagardoen etiketak biltzen dituen elkarte den SIDRASTUR-en gutun bat iritsi zitzaigun. Bertan, elkarteak gure marka (etiketa) bere bilduman sartzeko eskatzen zigun. Ez genien huts egin nahi izan eta ilusio handiz hartu genuen berria.
Honelako ekimen berezi eta bikainak daudela jakiteak asko pozten gaitu, nolabait ere gure ahaleginak merezi izan duela adierazten baitigu.
"Horrelako oparitxoak gure eguneroko lana sustatzen dute eta aurrera egiteko motibazioa ematen digute"
Elkarte honek, beste ekimen askoren artean, sagardogintzaren kultura sustatzea du helburu eta gaur egun, "Etiketa Guapinena" saria ematen arduratzen da.
2000. urtean sortu zenelkartea, orduko kultura oroitu eta zabaltzeko intentzioarekin, sektorearen inguruko pertsona talde bat "El Molinón"-en elkartzen hasi zirenean. Garai hartan, etiketak biltzeko ohitura zuten eta hori dela eta, gaur egungo elkartea osatzea ez zen zaila izan. Benetan harrigarria da (eta izan da) zuen lana..
Idatzi iruzkina