×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 361 229

Sagardo Garaia 2019

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaSagardo Garaia 2019

Urtero bezala, sagardo denboraldiari ilusioz eta energiaz ematen diogu ongietorria.

Tradiziozko jai gastronomiko honek denboraldiko lehen upeltegia irekitzea dakar, hain zuzen ere, guretzat garrantzi handikoa den momentua.

Artisautza praktiken bitartez prestatzen dugun sagardoa, urtarriletik apirilera bitartean egiten dugu. Hala, garai hau "Sagardoaren denboraldia" bezala ezagutzen dugu, dudarik gabe sagardotegiaz gozatzeko mementurik egokiena, sagardoa upeletik zuzenean dastatzeko gonbita egiten baitugu.

Zalantzarik gabe, sagar hartzizuaren zukua izan da antzinatik protagonista nagusiena. Baina, sagardotegian ez dugu soilik sagardoaz disfrutatzeko aukerarik izango, baizik eta hau menu goxo batekin partekatzeko aukera ere izango dugu: txuleta, bakailo tortilla, bakailo frijitua piper berdeekin eta Idiazabal gazta, irasagarra eta intxaurrak.

Ohitura hau garai batean abeltzainen eta tokiko taldeen artean tradizioa izan zena, gaur egun ikusmin handia duen eguna da.

Hona hemen jende gehiagorengana iristen ari den mugimendu gastronomiko zoragarria.

EZ GALDU AUKERA PAREGABE HAU ETA HURBILDU EZAGUTZERA!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira