Posible al da sagardotegi batean energia-erabilera eraginkorragoa egitea?

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaPosible al da sagardotegi batean energia-erabilera eraginkorragoa egitea?

Sagardotegi batean sukaldeak, labeak, konketa, frijigailua, hozkailua, aire girotua, berogailua eta sukaldeko beste tresna askok momentu oro konektatuta daude. Hori denak erronka handi bat suposatzen du energia-eraginkortasunari dagokionez.

Iruin Sagardotegiaren ustetan, energia berriztagarriek sukaldaritzatik askoz haratago doan lehentasuna da. Energia-kontsumoan kostu handia izateak, bai ekonomikki, bai ingurumenari begira, gure kezka nagusietako bat da, metro koadroko energia-kontsumo handiena duen establezimenduetako bat izatera irits baikaitezke. 

Baina, energia-plan on batek argiaren faktura nabarmen murrizten du, eta jatetxe-iraunkor batetan bilakatzeko lehen urratsa da.

Iruin Sagardotegian berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu eta egunez egun hobetu nahi dugu. Berrikuntzaren eta lokala prest jartzearen alde lan egiten dugu. Gainera, eta azken aldian mundua energia mailan iraultza bat bizitzen ari dela kontuan hartuta, gure ingurunea ahal den neurrian hobetu nahi dugu.

Ekosistema osasuntsu batek gure sagardoaren kalitatea hobetzen duenez, aldaketaren parte izatea eta energia berriztagarrien aldeko apustua egitea erabaki dugu: eguzki-plakak jarri ditugu eta eguneroko lan-ohituretan hobekuntza aldaketa garrantzitsuak egin ditugu helburu honen besederako.

Energia-eraginkortasunean inbertitzeak eskaintzen dizkigun alderdi positibo batzuk honako hauek dira:

  • Kostu operatiboak %10 eta %30 batean murriztea, gure instalazioetan zerbitzuaren, produktuen eta erosotasunaren kalitatea murriztu gabe.
  • Gure zerbitzu-katearen balioa handitzea, bezeroaren gogobetetasuna handituz.
  • Sukaldaritza giro freskoagoa eta atseginagoa izaten laguntzea.
  • Prestatzen den janariaren kalitatea zein higiene-estandarrak hobetzea.

Zalantzarik gabe, baliabideen erabilera eraginkorra bermatzea lehentasunezko praktika da Iruin Sagardotegian. Zatoz eta ikus ezazu zuk zeuk! Zure zain gaude!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.