Osasun krisi honetan IRUIN, etxez etxeko sagardoa banatzen ari da

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaOsasun krisi honetan IRUIN, etxez etxeko sagardoa banatzen ari da

Gaur egun, covid-19a dela eta bizitzen ari garen ez-ohiko egoera honen aurrean, negozio eta enpresa asko beren lan-metodologia birpasatzen ari dira, sagardotegiak ere gutxiago ez izanik. Hala, koronabirusak sagardotegiari eragin dizkion aldaketak nabariak izan dira, izan ere, bezero nahiz ekonomia sustengatzeko, formula berri bat berrasmatzera behartu du eta.

Lehen aldiz, etxez etxeko banaketak protagonismoa hartu du gure sektorean eta honi esker, sagardo garaian egindako lanaren zati handi bat ez da galduko. Orain, bezero zein kontsumitzaileak produktu fresko eta natural batez gozatu ahal izango dute.

"Guk ez dugu zalantzarik izan, badakigu jende asko gogotsu geratu direla eta horregatik, etxez etxeko banaketa zerbitzua ezartzea erabaki dugu"

Egin Iruinekin zure berrogeialdia erraz. Etxez etxeko sagardoa eskaintzen dugu. Gutxienez, 24 botila, bakoitzak 1,80€-ra (garraio zerbitzua barne). Eskaerak egiteko Whatsapp bitartez egin 661 56 84 41 telefonora idatziz. Mesedez, zehaztu eskatzailearen izena, telefono-zenbakia, botila kopurua eta helbidea.

"Badakizu, konfinamendu honetan IRUIN da zure aukerarik onena"

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.