Iruin sagardotegia eta Astiazaran sagardotegia “Sagardogile” liburuan protagonista

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIruin sagardotegia eta Astiazaran sagardotegia “Sagardogile” liburuan protagonista

Iruin sagardotegiak, Astiazaran sagardo naturala egiten 120 urte baino gehiago daramatza, “Sagardogile” liburuaren protagonistaetako bat da, Joxemi Saizar eta Joseba Urretabizkaia-k egindako liburuak duela gutxi publikatu zen eta Gipuzkoako udalerri ezberdinen 19 sagardogileen testigantzak jasotzen ditu.

Juan Inaxio Astiazaran Lasa, sagardoari eman dion guztiarengatik aurten Sagardo Egunean omenaldia izan zuen, bere emaztearekin eta bere bi seme alabekin batera, liburuaren protagonistaetako bat da. “Sagardogile” liburuaren egileen helburua “sagardo ekoizleen atzean dagoen mundua” ezagutaraztea da, irakurleak sagardotegiak azken 40 urteetan izan duten bilakaera bistaratu ahal izango du.

Iruin sagardotegira eskeinitako 10 orrietan zehar liburuak Astiazaran familia osoko testigantzak eta argazkiak jasotzen ditu, bertan azaltzen dute nola sagardoaren kalitateari lehenetasuna ematen dioten kantitatearen aurrean, sagardotegi menua prezio finko batean jartzen aintzindariak izan zirela gogoratzen dute eta Juan Inaxio-ren aitonak egiten zuen sagardoa lortzeko sagardoa hiru motatako sagarrekin egitearen garrantzia goraipatzen dute , “sagar zapore handiarekin”.

“Sagardogile”-an islaratuta geratzen da Astiazaran familiaren lotura familiako negozioan, gaur egun Ion eta Mikel Astiazaran-ek kudeatzen dutena, sagardogileen hirugarren belaunaldia Usurbil udalerrian kokatutako baserri honetan.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.