Iruin-ek berriro ireki ditu ateak!

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIruin-ek berriro ireki ditu ateak!

Giroan urduritasuna nabaritzen zen arren, iragarpen guztien gainetik, oso arrakastatsua izan zen Iruinen irekiera.

Egia esanda, ez genituen hainbeste erreserbarik espero, baina zuen gogo eta konfiantzak beste behin oker geundela erakutsi digu.

"Ezarritako aforo guztia bete dugu, betiere segurtasun neurri eta araudi guztiekin bat egin dugularik "

Begi hutsez, garrantzirik ez duela dirudien gertaera honek, energia pilo bat eman digu, azken bi hilabete hauek eta gero, ez baikenekien zer itxaron. Bezeroen gerturatzea pixkanaka espero genuen, baina ez da horrela izan eta horrek oraindik itxaropen kutsu bat dagoela esan digu.

"Ezin dugu errealitate berri hau alde batera utzi eta ahalik eta giza legezkoenak izan behar dugu egoera honi ahalik eta ondoen aurre egin ahal izateko"

Pasa dugun ziurgabetasuna erabatekoa izan da. Inoiz ez dugu horrelakorik bizi, baina hartu ditugun segurtasun neurriei esker, gure ateak berriro ireki ahal izan ditugu.

Azken batean, txotx denboraldi hau orain arte ematen den ezohiko eta ezberdinena izan da, baina horrek ez du amitutzat eman dugunik esan nahi.

Oraindik garaiz zaude! Gorde zure lekua eta gozatu gure menu tradizionalaz Iruinen! Ez zara damutuko! Zure zain gaude!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.