Dog-Friendly gara! Orain IRUIN sagardotegia bisitatu ahal izango duzu zure maskotarekin!

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaDog-Friendly gara! Orain IRUIN sagardotegia bisitatu ahal izango duzu zure maskotarekin!

Hemendik aurrera, gu bisitatzera etortzen zarenean, ez duzu txakurra etxean utzi beharko, bera ere ongi etorria izango baita IRUIN sagardotegian! Bai, entzuten duzun bezala. Asko gustatzen zaigu zuen maskotekin aisialdiaz gozatzen ikustea, eta horregatik erabaki dugu urrats hau ematea eta gure sagardotegia dog-friendly establezimendu batean bilakatzea. Eta ezin gara harroago egon!

Era berean, eta gure bisitari guztien arteko bizikidetza bermatzeko, oinarrizko arau batzuk ezarri ditugu, nahitaez errespetatu beharko direnak giro ona mantentzeko. Hurrengo hauek dira bete beharreko arauak:

  1. Animaliak uneoro lotutak egon behar dira, izan ere, gainerako mahaikideak errespetatu beharko dira.
  2. Orokorrean IRUIN sagardotegian jai giroa dagoen arren, honek ez du esan nahiko txakurrak etengabe zaunka egon daitezkeenik. Inguruko pertsonak errespetatzen saiatuko gara, sagardotegiaz denek gozatu ahal izateko. Ahal den neurrian, zibikoak izan behar dugu gainerako bezeroekin.
  3. Higienea asko zaintzen dugu, eta horregatik sagardotegira etorri aurretik txakurra paseatzera animatzen zaituztegu. Establezimenduaren arauak errespetatu behar ditugu, eta gure lagunak lokalean bere beharrak egitea ekiditen eta saihesten saiatuko gara.
  4. GARRANTZITSUA. Gure maskota bere beharrak egingo balitu momentu batean, jabea izango da arduraduna eta beraz, betiere hauek jasotzearen arduraduna.
  5. Jakin badakigu asko gustatzen zaizuela zuen maskotei jaten ematea, baina IRUIN sagardotegian ezin izango da gure laguntxoa elikatu. Jakingo duzuenez, lurrari itsasten zaion koipea ez da erraza kentzeko, eta horregatik, ez dugu horrelako ekintzarik onartuko gure sagardotegian. Hala ere, bazkal eta afal ostean soberak etxera eraman ahal izango dituzue, noski.
  6. Harmonian bizi nahi dugunez, mahai bakoitzeko txakur bakarra egongo da gehienez. Horrela, gainerako mahaikideak deseroso bihur ditzaketen egoerak saihestuko ditugu.
  7. Kasua gertatuko balitz eta txakur gatazkatsu (edo arraza arriskutsuko) baten aurrean egongo bagina, muturrekoa edo bozala eraman beharko luke. Esaerak dio... "Zakur zaunkari ez oso hozkaria". Badakizue orokorrean hezitutako txakurrak nahiago ditugula.

Esan beharrik ez dago gure sagardotegia bisitatzen duten animalien ongizatea zaintzen dugula, eta, beraz, maskotei egindako tratu txar, abusu edo indarkeria motaren bat ikusten bada, agintariei jakinaraziko zaiela. Era berean, azpimarratu nahi dugu, honetan deskribatutako edozein arau ez betetzea arrazoi nahikoa izango dela maskota establezimendutik ateratzea eskatzeko.

EZ DAGO AITZAKIARIK! Orain konpainia onenarekin etorri ahalko zara gure sagardotegira. EZ IZAN ZALANTZARIK! Egin zure erreserba esteka honetan.

PETRITZA Bidean gaude, Zubietan 20160 Donostia, Gipuzkoa. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 361 229 telefonora.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.