Astiarazan Sagardoa, elaborazio prozesua 4 pausotan

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaAstiarazan Sagardoa, elaborazio prozesua 4 pausotan

Astiazaran sagardoa 135 urte baina gehiagoko historia duen edari naturala da. Hasiera batean prozesua erabat artisaua zen baina denbora pasa ahala Astiazaran familiak makinen erabilera sustatu zuen, bereziki Gipuzkoako sagardotegi guztiek gaur egun duten botilaratze prozesuan. Horrez gain Astiazaran sagardoaren ekoizketa eta elaborazio era tradizional batean egiten da.

2018 denboraldia hasteko hilabete gutxi geratzen direnean Zubietako Iruin sagardotegian asteak daramatzate sagardoaren produkzio lanetan. 4 pauso hauetan laburtu daiteke:

  1. Jasoera eta garbiketa: Iruin sagardotegitik oso gertu sagarrondo lursailak dauzka Astiazaran familiak. Sagarra eskuz jasotzen da zuhaitzetatik gipuzkoako lur hauetan eta Euskal Herriko beste batzuetan ere. Hartu eta gero sagarrak hautatu eta garbitzen dira kalitate gorena bermatzeko.
  1. Sagarraren prentsaketa:. Garbitu ondoren sagarraren hausketa egiten da birrintzaile edo matxakan. Sagarra apurtu, prentsatu eta iragarri egiten da sagar zukua edo muztioa ateratzeko.
  1. Irakin: Aurreko prozesuan lortutako zukua barrika edo kupeletan sartzen da irakite prozesua hasi eta Astiazaran sagardo gipuzkoarra lortzeko.
  1. Btilaratzea: Irakite prozesua bukatu ondoren sagardoaren zati bat Zubietako Iruin sagardotegiko kupeletan geratzen da txotx-ean dastatu ahal izateko. Hala ere, gehiena botilaratu eta 11:11 zigiluarekin etiketatzen da Astiazaran sagardo esklusiboari izen ematen dioena.

100% naturala den Astiazaran sagardoa produkzio limitatu bat dauka eta horrek aparteko sagardo batean bihurtzen du. Osagaien kalitatea eta elaborazio prozesuan zehar ezartzen diren kontrolak bere zapore paregabea ematen dio autore upeltegi batean bakarrik lortu daitekeena.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.