Sagardo Eguna 2019

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaSagardo Eguna 2019

Jada hemen da hainbeste itxaron dugun “Sagardo Eguna” eta hala Gipuzkoako Sagardotegietako sagardo ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu.

Esan beharrik ez daukagu guretzat oso egun berezia dela, festaren izenak dioen bezala, sagardoaz dastatzeko eguna baita.

Donostiako Konstituzio plazan egiten den ekitaldi hau donostiarren artean ezaguna da, izan ere, urtero errepikatzen da iraileko lehen larunbatetan. Zehazki, aurten irailak 7an ospatzen denez, ospakizuna oso gertu ikusten dugu eta gogotsu sentitzen gara.

“Sagardo Eguna”-ren helburu nagusiena, ekoizleen sagardoaz gain, herritarrei abeltzaintzen produktu gamaz dastatzeko aukera eskaintzea da. Horien artean, gazta, irasagarra, txorizoa eta produzitzen diren bestelako produktuak aurki ditzakegu.

Bertan ere, noski, Iruin Sagardotegiko Astiazaran sagardoa egongo da, oraindik probatu ez duenak proba dezan eta bere zaporea ezagutzen duenak, ordea, “Sagardo Eguna” behar bezala ospa dezan.

Festa giroan musika ezinbestekoa denez, txalaparta, dantzariak eta bertsolariak ez dira faltako honetan.

Iruinen, herritar guztiak animatzen zaituztegu egun berezi honetan Konstituzio plazara hurbil zaitezten.

Giro apartaz gozatzeaz gain, gure lana zuekin elkarbanatzeko aukera paregabea ikusten dugu. Beraz, pasa zaitez Donostiatik eta goza ezazu sagardo on batekin! Sagardo Eguna gainean dugu...

Irailean ere Iruin!
Hurbildu gure gunera!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.