×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 361 229

IRUIN sagardotegiko osagai sekretua duen plater berezia

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIRUIN sagardotegiko osagai sekretua duen plater berezia

Gaur inor atzean utziko ez duen errezeta zoragarri batekin gatoz. Astiazarango gure sagardoa osagai nagusi bezala erabiliko duen plater paregabea dugu: bakailua sagardo saltsan.

IRUIN sagardotegiko usainez inguratu eta murgildu zaitez esperientzia gastronomiko izugarri honetan!

4 lagunentzako osagaiak:

  • 800gr. bakailu freskoa
  • 2 baratxuri hortz
  • 2 tipulina
  • 2 porru
  • 2 piper morroi
  • 200 ml. Astiazaran sagardoa
  • Virgen Extra Oliba-olioa
  • Gatza

Elaborazioarekin hasteko, lehenik eta behin baratxuri hortzak, tipulinak, piper muturrak eta porruak (juliana eran) zuritu eta txikituko ditugu. Ostean, barazkiak lapikora botako ditugu olio txorrotadatxo batekin, eta ondu egingo dugu. Gustuko barazki ehundura lortu dugunean, osagai sekretua ezarriko diogu platerari: gure Astiazarango sagardoa.

Bakailu-solomoak atera eta xerra finetan moztuko ditugu, ondoren lapikoan jartzeko. Guztira 6 minutuz utziko dugu prestatzen (alde bakoitzeko 3 minutu inguru).

Plater hau beste zenbait platerekin erraz konbina daiteke, adibidez, plantxan egindako zainzuriekin. Azken hau plater honi zapore berezia eman diezaiokeen aukera interesgarria da.

Aldi berean, honetaz gain ere, plater honek espezia ezberdinak onartzen dituela esan daiteke. Izan ere, espezia mundu honek, gure plateren zapore nahiz irudia pertsonalizatzeko aukera emango digu, sorkuntza sustatuz.

Animatu Astiazaran sagardoa beste formatu honetan dastatzen! Gozatu IRUIN sagardotegiaren ukitu pertsonalarekin!

 

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira