943 361 229

Iruin sagardotegia Washington Post egunkarian

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIruin sagardotegia Washington Post egunkarian

Ez dugu hitzik: Washington Post-ek artikulu bat argitaratu du Iruin sagardotegian ekoitzitako eta Estatu Batuetara esportatutako gure sagardo Barrikari buruz hitz egiten.

David Cascioneren eskutik, Kupela Inc-k inportatutako eta Global Wines Marylandek banatutako gure sagardo Astiazaran errebelazio handia izan da AEBetako jendartean.

"Urre kolorekoa eta zapore freskokoa, zurrutada bakoitzaren ondoren, iraileko nekazarien merkatu batean sagar ezberdinak probatzen imajinatu dut neure burua. Ia ziur nago edari zoragarri honetan sagar ugari nahasten direla. Bazkariarekin, aperitiboekin edo bazkari arin batekin edatea gomendatzen dugu. "- Washington Post

Beren eskutik gomendio hau entzuteak, guretzat lorpen handia izaten ari da, izan ere, gure lana eta sagardoarekiko dugun grina balioesten baitu.

Egiten ari garen ahalegina fruituak ematen ari da, eta hasiera batean ezinezkoa zirudiena, lortzen ari gara!

Orain, inoiz baino gehiago, gure sustrai nahiz kultura beste herrialde batzuetara esportatzen ari gara. Arrakasta handia izaten ari da eta gure produktua "Little Spain" merkatuko ia establezimendu guztietan aurki daiteke.

Atzerrian gero eta kontsumitzaile eta sagardo-aditu gehiago topa ditzakegu eta nazioartean izaten ari garen presentzia hori hauei eskertu behar diegu. Poliki-poliki egoera aldatzen ari da eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen hasi da eta mahaikideen artean.

"Egia esan, ez da bide erraza izan. Gure ametsen alde gogor borrokatu behar izan dugu lurraldeko balio gastronomiko handienetariko bat erakusteko aukera izateko."

Dena den, hori guztia ez zen posible izango gure banaketa-sarearen lanik gabe. Eskerrik asko gure produktuan guk bezain beste sinisteagatik.

"Orain zauden tokian zaudela... gu hor izango gaituzu, abentura berriak zurekin bizitzeko"

MILA ESKER HAIN URRUTIRA HELTZEN LAGUNTZEAGATIK!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.