IRUIN-go Astiazaran sagardoa munduko beste puntara iritsi da

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIRUIN-go Astiazaran sagardoa munduko beste puntara iritsi da

Iruin sagardotegiak aktiboki parte hartzeko plazerra izandako ekimen baten inguruan hitz egitera gatoz oraingo honetan. Proiektu japoniar batez ari gara, "Espainiako kultura gastronomikoaren laborategia" スペイン食・文化研究所 deiturikoa eta sukaldaritza lokal nahiz ostalaritza-sektore nazionalaren funtzionamendua ezagutzera ematen duena.

Talde honek gastronomiaren sektorean eragin handia duten pertsonak biltzen ditu eta mundu osoko zerbitzari, sommelier eta sukaldariek euren ezagutzak partekatzeko aukera ematea du helburu. Hala, talde honetan, astero gai gastronomiko interesgarriak jorratzen dira. Joan den astean, adibidez, sagardoari buruz hitz egin genuen, eta sagardo nahiz euskal kulturaren inguruan interesa agertu zuten 175 parte-hartzaileren aurrean gure esperientziak azaltzeko aukera izan genuen.

Hitzaldian, Euskal Herriko kultura gastronomikoaz hitz egin genuen, sagarraz, sagardoaz eta egungo egoerari aurre egiteko hartu behar izan ditugun neurriez. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu Eriko Nagata eta Makoto Enookuren antolatzaileei gure ohiturak partekatzeko espazio hori ahalbidetzeagatik.

"Gure ustez horrelako ekimenak dira, hain zuzen, tokiko gastronomia zabaltzen laguntzen dutenak"

Guretzat harro egoteko modukoa da sektoreko beste pertsona batzuek gure lanean interesa dutela jakitea. Asko gustatu zaigu honetan parte hartzea eta pertsona guzti hauekin gure egunerokotasuna partekatzea. Era berean, oso pozgarria izan da profesional horien iritzi positiboa jasotzea eta haien iritziak bertatik bertara ezagutzea.

Eskerrik asko Eriko eta Makoto!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.