Iñauterietan txotx!

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIñauterietan txotx!

Iñauteriak otsaila parteko festa esanguratsuenetarikoa da. Izan ere, behin San Sebastian eguna atzean utzi dugula, denon begirada egun honetan finkatzen baita.

Galdu egingo duzu?

Iñauterien inguruko teoria asko agertu izan dira historian zehar eta zaila da zehazki bere nondik norakoak zehazten. Batzuek, zarata egiteko ohitura bultzatzeko eguna dela diote (honek lurra esnatuko zuelaren usteetan), beste batzuek, ordea, gosea, gaixotasuna eta eromena uxatzeko antzezpenak (“mozorro” hitza “zomorro” hitzetik datorrela).

Dena delakoa, guri festa eta jai giroa asko gustatzen zaigu, gure lana modu dibertigarri batean erakusteko aukera ematen baitigu. Gainera, familia eta lagun artean horrelako egun batez behar bezala gozatzeko aukera paregabea da hau.

Egun horretan, noski, mozorrotzea ezinbestekoa dela esan beharrik ez dago. Irudikatu horrela, zure burua traje dotore, alai, koloretsu edota barregarri batekin giro ezin hobe batean.

Zeren, nork esaten du ezin direla Iñauteriak Sagardotegi batean ospatu?

Esperientzia aparta izan nahi baduzu, hurbildu zaitez Iruinera! Giro ederra, mozorroak, festa, barreak, lehen mailako janaria eta sagardoa zu itxaroten daude.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.