Gabon hauetan, gozatu uneoro gure Astiazaran-eko sagardoarekin

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaGabon hauetan, gozatu uneoro gure Astiazaran-eko sagardoarekin

Jakin badakigu jatetxe eta taberna askok berriro ere ateak ireki dituztela, baina zoritxarrez, abenduan sagardotegia itxita mantenduko dugu. Askok Iruinera itzultzeko irrikan zaudete, baina aforo murrizketa dela eta, erabaki zail hau hartu behar izan dugu.

Gure bezeroei kalitate-estandar batzuk eskaini behar dizkiegula uste dugu eta egoera honetan ezin ditugu bermatu. Gure sagardotegiko esperientzia ezin-hobea izatea bilatzen dugu eta ziur gaude berriro irekitzen dugunean horrela izatea lortuko dugula.

Hala ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntza eta babesagatik. Asko zarete berriro irekiko dugun edo erreserbarik egin daitezkeen galdetzen diguzuenak. Eta zuei gure animorik handiena adierazi nahi dizuegu.

"Zuek bezalako bezeroak edukitzeak harro sentiarazten gaituzte eta egunerokotasunean motibatzen gaitu"

"Zuek zarete gure lana bultzatzen duzuenak"

Gure sagardoa faltan botatzen duzuenoi 943 36 12 29 telefonora deituz edo WhatsApp bidez 661 56 84 41 zenbakira idatziz eska dezakezuela gogorarazi nahi dizuegu; izena, abizenak eta botilen kopurua zehaztuz. Bestalde, sagardoaren bilketa sagardotegian bertan egingo da.

Gabon hauek zalantzarik gabe ez-ohikoak izango dira, baina gure esku dagoen guztia egin beharko dugu une txiki bakoitzez gozatzeko.

Festa hauetan IRUINi parte-hartzen utzi!
Eguberri on denoi!!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.