Euskal sagardotegien txotx-aren jatorria

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaEuskal sagardotegien txotx-aren jatorria

Txotx”a inoiz baino indartsuago itzuli da. Hilabeteetan gozatu ezin ostean, bueltan da mahaitik altxatu eta sagardoa kupeletik zuzenean dastatzeko ohitura.

Sagardotegi barruan gaudela, gure belarrietara "txotx" hitzaren oihu magikoa iristen zaigu. Ordurantxe jartzen da martxan urduritasunez eta pozez egiten den errituala. Mahaikide guztiak prozesio batean mugiarazten dituena, hurrengo sagardo kupelaren zaporea dastatzeko zain. Gure ahora zapore berri bat eramatearen zirrara hori pizten duena. Zer ekarriko ote digu sagar berri honek, sagardo bihurtuta gure ahoetara iritsi baino hilabete batzuk lehenago mimoz eta maitasunez egindako prozesu baten ostean?

Baina bada gehienentzat ezezaguna egiten den gauza bat. Gipuzkoako eta Euskadi osoko sagardotegietan hainbeste entzuten den “txotx” hitzaren arrazoia eta jatorria.

Antzinean, sagarrondoak zituzten Gipuzkoako baserriek, etxean kontxumitzeko sagardo naturala egiten zuten. Mendez mende, sagardoa ekoitzi ondoren, koadrilak baserriz baserri joateko ohitura hartu zuten, lagun eta bizilagunen sagardoak dastatzeko helburuarekin. Bisita horietan sagardo ezberdinen maila alderatzen zen, guztietatik onena zein zen aukeratuz. Dastatze hori egiteko eta garaiko sagardoa kupeletik zuzenean probatzeko, zulo txiki bat egin beha izaten zuten, sagardoa kupeletik presiopean atera zedin.

Behin lagun eta bizilagun guztiek sagardo tragoa edalontziratu ostean, kupeletik etengabe zerion sagardo zorrotada geldiarazteko moduren bat behar zuten. Sagardoa ateratzeko balio zuen zuloa estaltzeko, baserriko jabeak egur zati fin bat erabiltzen zuen. Txotx bat izan ere. Hona hemen gure galderaren erantzuna.

Kupel batetik sagardoa probatu nahi denean, txotxa ateratzen da gonbidatuek haien edalontziak bete ditzaten. Eta zurezko objektu txiki honek izena ematen dio euskal sagardotegien egungo gerra-oihuari.

Artisau ojektu honek bilakaera izan du urteetan zehar. Sagardotegi batzuk egurrezko txotxa erabiltzen jarraitzen duten arren, gehiengoak itxiera profesionalagoak, industrialagoak eta seguruagoak erabiltzen dituzte haien zurezko zein altzairu herdoilgaitzezko kupelak isteko. Dena dela, guztiek betetzen dituzte osasun-araudiak.

Iruin Sagardotegiko txotxetan zein sitema erabiltzen dugun ikustera etorri nahi duzu? Gure sagardo kupelen ondoa itxarongo zaitugu, “txotx” oihukatzeko prest!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.