Gaurko publikazioan Donostiako gure txoko gustokoenetariko bat aurkezten dizuegu. Euskal sukaldaritza eta katalana nahasten dituen eta guretzat oso leku berezia dena: "aho-mihi kantina".
"Dudarik gabe bere lana egiten dakien jatetxea da, edozein mahaikideri gozatuarazten diona."
Gaur egun, Ander Bilbao eta Gabriela Puntes gure lagunek zuzentzen dute. Beraz, esan dezakegu, proiektu hau oso esku onetan dagoela, biak bertako gastronomia tradizionalaren zale sutsuak dira eta.
Ez da batere erraza horrelako konbinazio bat egitea, baina emaitza ezin hobea izan da.
"aho-mihi kantina" jatetxean gainera, Gabrielaren sukaldaritza eta Anderrek garagardo, ardo zein sagardoan duen interesa bateratu dituzte. Baliabide hauei esker, "aho-mihi kantina"-k tokiko gastronomiari haize freskoa ematea lortu du.
Interesa duzuen guztiontzat, "aho-mihi kantina"-ko menuak oso plater goxoak eta orekatuak ditu.
Sukaldaritza erraz, aberats eta osasuntsuaz goza daiteke "aho-mihi kantina" jatetxean. Gainera, Astiazarango gure sagardoa eskura izan ohi dute, ilusioz eta pozez betetzen gaituena.
Donostiako toki atsegin batean jan nahi baduzue, "aho-mihi kantina" aukera paregabea da!
Bisitatu nahi izanez gero, honako helbide honetan dago: Virgen del Carmen 5, 20012 Donostia.
Idatzi iruzkina