Zuen ezkontzako oturuntza Iruin Sagardotegian

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaZuen ezkontzako oturuntza Iruin Sagardotegian

Zuen ezkontza antolatzea, bizitzan zehar egin dezakezuen jarduerarik politenetako bat da. Zuen nortasunaren, zuen arteko bizitzaren eta zorionaren isla da. Eta Iruin sagardotegian dena primeran ateratzea nahi dugu.

Gure sagardotegi giroa hautatzen baduzue, gonbidatu guztiak harrituko dituzue, tradizioan oinarritutako ekitaldi original, erraz eta desberdin batekin. Janari onaren aldeko apustua egiten dugu, kalitatean oinarritutako euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen duen menu gozo bat barne hartuz. Gainera terraza zabal bat daukagu, ongietorri koktela edo aire zabaleko oturuntza ospatzeko bikaina dena.

Hainbat gune bereizten ditugu, urtaroaren arabera, neguko zein udako hilabeteetarako aproposak direnak. Profesional-taldea gonbidatu bakoitzaren gustu eta beharretara egokituko da, eta menua osatzen duten plater guztiak errepikatu ahal izango dira.

Ezin hobea den inguru lasai eta zainduak, zuen jaia ahaztezina egiten lagunduko du. Gainera, autobusentzako sarbide erosoa daukagu, aparkaleku handi batekin.

120 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Iruin Sagardotegian beti kalitatezko zerbitzua eskainiz, bikaintasuna bilatzen dugu.

Mugikortasuna murriztuta duten gonbidatuengan pentsatzen dugu, eta kontuan hartzen ditugu ere zeliakoak, haurrak, erretzaileak, etab. Horergatik, Iruin Sagardotegian gurpil-aulkientzako arrapalak, erretzaileentzako guneak, alergiak dituzten gonbidatuei egokitutako menu pertsonalizatuak eta haurrentzako menuak ditugu.

Zure ezkontzan ezerk huts egin ez dezan behar diren zerbitzu guztiak eskaintzen dizkizugu. Deitu eta informa zaitez!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.