Tripadvisorren bikaintasun saria lortu dugu aurten ere

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaTripadvisorren bikaintasun saria lortu dugu aurten ere

Tripadvisorrek hirugarren urtez eman digu bikaintasunaren ziurtagiria!

Asko zarete Iruin sare sozialetan aipatu duzuenak eta hori dela eta, zuen iritzi nahiz balorazio positibo guztiak eskertu nahi dizkizuegu.

Bidai eta jatetxeen munduko webgune handienetarikoa den Tripadvisorrek, bisitarien iritzi positiboak hartu eta horren baitan banatzen ditu sariak. Hala, abuztu honetan inoiz baina harroago sentitzen gara emandako ziurtagiri honekin, oso atsegingarria baita gure esfortzu eta lana balioztatzea.

Zuen babesa ezinbestekoa izan da honetan, izan ere, egunez egun profesional moduan hazten eta hezitzen lagundu gaituzue.

Iruinetik zuen konfiantza eskertu nahi dizuegu. Zuek bai zaretela bikainak!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.