Sartu 2022 urtean IRUIN Sagardotegiarekin!

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaSartu 2022 urtean IRUIN Sagardotegiarekin!

Urte berri batean sartzear gaude eta urtero bezala, jai hauek zoriondu nahi dizkizuegu. Zalantzarik gabe, 2021a oso urte berezia izan da. Urte honek mugarri bat ezarri du, baina proposatutako aurreikuspen guztiak gainditzea lortu dugu.

Ez da erraza izan bizitzen ari garen egoera honi aurre egitea, baina zuei guztioi esker, aurten ere une ahaztezinak gozatu ahal izan ditugu. Halaber, IRUIN sagardotegiko lantaldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu eman diguzuen babesagatik. Zuek gabe, proiektu hau ez litzateke posible izango eta zentzu horretan, oso eskertuta gaude.

Pixkanaka, gure produktuak ezagutarazten ari gara, kontsumitzaile berriengana iritsiz (bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere). Bestalde, oso pozik gaude 2021 honetan ezarri ditugun lankidetza sare eta kolaborazioengatik, hauei esker lortu baitugu gure produktuaren etengabeko berrikuntzan aurrera egitea.

Bagoaz, hala, atzera uztera ohikoa izan ez den urte hau eta ilusio handiz ematen diogu 2022 urte berri honi ongi etorria.

Urte berri on guztioi! Bueltan ikusiko dugu elkar urtarrilaren 7an.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.