Sagardotegi denboraldiaren irekiera pitxar sagardo berriarekin

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaSagardotegi denboraldiaren irekiera pitxar sagardo berriarekin

Bueltan gaude gure energia eta ilusio guztiarekin!

Zuetako askok eskatu duzue, eta beraz, datorren asteartean, hilak 19, Iruinek berriro ateak irekiko dituela iragarri nahi dizuegu.

"Erakutsi diguzuen babesa funtsezkoa izan da erabaki hau hartzerako orduan"

Eguerdietan bazkaltzeko zerbitzua baino ez dugu eskainiko, zehazki asteartetik igandera. Sagardotegiko menuaren prezioa 34 eurokoa izango da pertsonako eta ez da txotxik egongo.

"Baina ez kezkatu, Astiazaran sagardo onenaren pitxarrekin sagardotegiko menua lagundu ahal izango duzue"

Jakina, badakigu zein den egungo egoera eta beraz, Iruin sagardotegiaren irekiera honekin bat etortzea erabaki dugu.

Hala ere, segurtasun-neurri guztiak ezinbestekoak direla uste dugu eta hortaz, nahitaezkoa izango da aldez-aurretik ezarritako segurtasun-arau guztiak betetzea.

"Badakizue: Egin zuen erreserbak lehenbailehen (ez gelditu gogoekin)"

Erreserba egiteko, esteka honetara joan beharko duzue.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.