×

Web orri honek berezko eta kanpoko cookiak erabiltzen ditu. Orrian jarraituz gero bere erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.

943 361 229

SagardoHop 2019 Gerturatu eta gozatu!

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaSagardoHop 2019 Gerturatu eta gozatu!

Joan den urtean itxaropen guztiak gainditu genituenez, maila igotzea erabaki dugu. Hala, “Txotx” garaiari ongietorria emango diogu SagardoHop ekitaldiarekin.

Aurtengo edizioa sagardotegiaren barnealdean emango da. Bertan, DJ saioak egongo dira eta Astiazaraneko sagardoa dastatzeko aukera egongo da. SagardoHop honetan, ezusteko eta sorpresak egongo dira, beraz, ezin duzu jaialdia galdu.

Ekitaldi honetan parte hartzeko bi aukera egongo dira:

Lehenengo aukerarekin, sagardotegiko menua dastatzeko eta festan jarduteko aukera izango duzu (35€). Hortan, mahaikideak 20:30 geldituko gara, 21:00etan afaltzen hasteko. Erreserba egiteko aukera ere badago. Horretarako, pertsona bakoitzeko 35€ko transferentzia egin eta honen frogagiria hurrengo posta elektronikora bidali beharko da: sagardohop@gmail.com Mesedez, ez ahaztu bertaratuko diren pertsona guztien izen-abizenak postan gehitzea.

Transferentzia hurrengo kontu korrontera egin beharko da:

IRUIN 2016 S.L
CAJA RURAL: ES73 3008 0148 6532 8706 0622


Bigarren aukerarekin, ordea, zuzenean jardunaldira joateko aukera izango duzu (10€). Azken aukera hau hautatzekotan, sarbide-txartela sarreran egongo litzateke salgai. Ordutegiari dagokionez, ekitaldiari hasiera 00:00etan emango diogu eta 01:30etan aldiz, amaiera.

Gerturatu eta gozatu!

 

IRUIN SAGARDOTEGIA
C/ PETRITZA 12, USURBIL-ZUBIETA · 20170 · GIPUZKOA
KOORDENADAK: Latitudea 43°16'9.04"N | Longitudea 2° 2'7.02"O

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira