Sagardoak elkartzen gaitu

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaSagardoak elkartzen gaitu

Uztailaren 17an plan berezi eta alternatibo bat dugu IRUIN Sagardotegian.

19:00etan, gure terrazan, Musika Bulegoak, Bertsozale Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatutako musika jaialdiaz gozatzeko aukera izango duzue.

Ekitaldi berezi honetan, gaualdi atsegina igaroko duzue gure terrazan, Eneritz Furyak abeslari eta konpositore handiaren doinuak entzuten dituzuen bitartean.

Egun honetarako, bi sarrera mota aukeratu ahal izango dituzue: lehenengoa 15€-tan (sarrera+pintxoa+sagardo tragoa) eta bigarrena 39€-tan (sarrera+pintxoa+sagardo tragoa+afaria).

Erreserbak hurrengo webgunearen bidez egin ahal izango dira: www.sagardoa.eus

PETRITZA Bidean gaude, Zubieta 20160 Donostia, Gipuzkoan. Informazio gehiagorako 943 361 229 telefonora deitu dezakezue.

Ez galdu plan hau! Uda, sagardoa, terraza eta musika. Gehiago eska daiteke? Animatu eta hurbildu IRUIN sagardotegira!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.