Nekeetan, irria ezpainetan

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaNekeetan, irria ezpainetan

Badakigu egoera hau ez dela erraza eta hori dela eta gehienak ari zaretela gaizki pasatzen, baina pixkanaka-pixkanaka aurrera goazela esan daiteke. Badirudi egoera egonkortzen hasi dela eta hori albiste ona da guztiontzat. Argi dago arduraz jokatu eta zuhur izaten saiatu behar garela talde-lan honetan, baina lasai, buelta eman diezaiokegu.

Jakingo duzuenez, ostalaritza sektoreko egoera ez da erraza izaten ari eta horregatik paziente izan behar dugu. Iruinen, adibidez, berriro ere irekitzeko aukera izan arte sagardotegia ixtea erabaki dugu. Dagoeneko behin baina gehiagotan pentsatu dugu sektoreko beste hainbat ostalarik erabiltzen duten "Take Away" zerbitzua erabiltzea. Baina zerbitzu honek gure produktuen kalitatean eragotzi dezakeela uste dugu eta sagardotegian bertan baino zerbitzu hobea eskaini ezin dezakegunez, azkenean ideia hau baztertzea eta pazientziarekin itxarotea erabaki dugu.

Hala ere, guztioi eragiten digun arazo honen aurrean, gure energia eta positibotasun guztia adierazi nahi dizuegu. Gero eta gutxiago geratzen da elkar ikusteko eta argazki hauetako plater paregabeez gozatzeko, Astiazarango gure artisau-sagardoa ahaztu gabe, jakina! Espero dugu egoera hau denbora gutxirako gelditzea eta laster berriro ere elkar ikusteko aukera izatea. Hemen egongo gara zuen zain gogo eta ilusio handiarekin.

Bitartean, ez ahaztu gure sagardoa erosi dezakezuela. Enkargu bat egiteko, 943 36 12 29 telefonora deitu edo WhastApp bitartez 661 56 84 41 zenbakira idatzi; eskatzailearen izena, telefono-zenbakia eta botilen kopurua zehaztuz. Sagardoa sagardotegian bertan jasoko da.

Animo denoi!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.