Iruin sagardotegiak laugarren urtez Tripadvisorreko bikaintasun ziurtagiria jaso du

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIruin sagardotegiak laugarren urtez Tripadvisorreko bikaintasun ziurtagiria jaso du

TripAdvisorrek laugarren urtez saritu gaitu 2020ko bikaintasun ziurtagiriarekin.

"Travellers' Choice 2020 bezala izan gara hautatuak eta ezin gara harroago sentitu. Zuen babesa ezinbestekoa izan da honetan eta hau azpimarratu nahi dugu."

Urtetik urtera gure burua gainditzen saiatu gara eta aurtengoa ez da gutxiago izan. Urte atipikoa izaten ari den arren, sari hau berriro ere jaso izana lorpen handi bat bezela ikusten dugu; ez bakarrik egin dugun lanagatik, baizik eta normaltasun berri honetan izandako erronka bakoitzagatik ere.

Beste askok bezala, egungo egoerara egokitu behar izan dugu eta horretarako, segurtasun-metodologia eta araudi berriak landu behar izan ditugu, aurrekoak baino konplexuagoak izan direnak.

Guzti honek, aisialdia ongizatearekin bat egin dezakeela erakusten digu. Gozatu egin daiteke, nahiz eta egungo egoeraren aurrean neurri murriztaileak hartu.

Eskerrik asko balorazio positibo bakoitzagatik. Gogor jarraituko dugu lanean eta gure esku dagoen guztia egingo dugu hau dena posible izaten jarrai dezan.

"Zuen kabuz egiaztatzera gonbidatzen zaituztegu. Zatoz Iruinera eta ospatu gurekin une berezi hau!"

Iruinen Erreserben orrialdea (klikatu hemen)

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.