Iruin Irisgarria

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaIruin Irisgarria

Iruin Sagardotegian mundu guztia da ongi etorria!

Argi dago mugikortasun murriztua duten pertsonek egunerokotasunean jasan eta gainditu behar dituzten oztopoak askotarikoak direla. Tamalez, XXI. mendean gauden arren, leku askok ez dituzte irisgarritasun legeak betetzen.

Hala, Iruinen oinarrizko eskubidea dela badakigu eta egoera honen aurrean, proiektuaren hasieratik ideia hau oso menpe izan dugu.

Gaur egun, ordea, mugikortasun murriztua duten pertsonak, egoera guztiz anomaloaren aurrean aurkitzen jarraitzen dute eta errealitate honen egiazkotasuna ulertzen ez dela dirudi. Hori dela eta, gure helburua betidanik Iruin lokala guztiz egokituta egotea izan da, esperientzia berezi eta aparta honetaz gozatzeko edonor ahalbideratu ahal izateko.

Izan ere, sagardotegi osoan aurkitu dezakegun koska altuenak zm 1 neurtzen du eta jatetxe osoan ez da aldapa edo eskailerarik ageri. Horrek, mugikortasun murriztua duen pertsonari sagardotegiko edozein txokoetara hurbiltzen erraztuko dio, betiere laguntzarik behar ez duelarik (upeltegiak, komunak, jantokiak, terraza, etab.)

Guretzat konpromiso bat baino gehiago da. Benetan harrotasuna sentitzen dugu sagardotegi irisgarri eta inklusiboa ahalbideratu dugula ikusita.

Oztopo gainetik ihes egitean sortzen delako ongia… Zure zain gaude!

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.