Barrika Basque bezala ezaguna dugun sagardoa, munduan ospetsua den GLINTCAP (Great Lakes International Cider and Perry Competition) sagardo lehiaketan berriro ere lehen saria jaso du.
Saria ezin izan da momentu hobean eman, izan ere, aurten bertaratze eta gerturatze portzentajeak inoiz baina handiagoak izan baitira. Lehen saria jasotzea ia amets bat zen (lehiakideek aurkeztutako produktuen kantitate eta kalitatea ikusita). Gure lan eta esfortzuak, ordea, sagardo kategorian (Natural Cider) "Best in Class Gold" izena lortzea ekarri digu. Hala, gaur egun, Barrika Basque sagardo ezagun eta nabarmenetako batean bilakatu da.
Lortutako emaitzarekin harro gaude. Saridun izatea guretzat oso garrantzitsua izan da, dudarik gabe atzean dagoen lan, esperientzia eta esfortzua antzeman eta suma daiteke eta.
"Aurrerantz jarraitzeko irrikitan gaude eta ildo berari eutsiko diogu"
Idatzi iruzkina