Bost sagardotegi garrantzitsuenetariko bat

Iruin SagardotegiaIruin SagardotegiaBost sagardotegi garrantzitsuenetariko bat

“Economía Digital” webguneak dioenez, Iruin Sagardotegia euskal sagardotegietako ordezkari garrantzitsuenetariko bat da. Izan ere, horrela islatzen du Euskadin jan eta edateko bost sagardotegi artikuluan. Bertan, Iruin Sagardotegiaz gain, Arizia (Zarautz), Elorrabi (Hernani), Armentegi (Armentia) eta Petritegi (Astigarraga) sagardotegiak ere aipatzen dira. Artikuluan, gainera, sagardotegien sorrera eta historia kontatzen da, hauetako askoren antzinatasuna partekatuz.

Iruin Sagardotegiari dagokionez, 120 urte baino gehiagoko historia luzea dugula kontatzeaz gain, lehengaien tradizioa goraipatzen da: Zerbitzu ona eta bermatzen dugun kalitatea nabarmentzen ditu artikuluak, sukaldea, parrilla, terraza eta haurrentzako jolas-guneaz gain, hala nola.

Artikulu honetan, bestalde, Astiazaran gure Sagardoaren historia aipatzen du, izan ere, gure sagardoa inolako gehigarri kimikorik gabeko %100 naturala da eta nazioartera esportatzen dugu, askotan saritutako kalitatezko edaria izanik.

Sagardotegiaz ere, urte osoan eskaintzen dugun menu ezaguna kontatzen dute “Economía Digital”-ean, azken hau gainera, Euskadin ezartzen aitzindariak izan ginelarik. Era berean, haurrentzako menu oso merkea dugula azpimagarri ikusten dute eta joera eta ohituren aldaketei egokitzen ari garela ere. Azken urte hauetan, aukera begetarianoa geroz eta gehiagotan eskatu izan da eta.

Egia esan, oso harro sentitzen gara, ospe handia duten beste sagardotegi hauetaz inguratuta agertu gara eta albistean, eta ohore handia da hau. Dudarik gabe, lanean gogor jarraituko dugu Iruin Sagardotegiko mahai eta kupelen inguruan zuen senitarteko nahiz lagunartean halako momentu bereziak bizitzen jarrai ditzazuen.

Idatzi iruzkina

*-arekin seinalatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.