Erreserba eta animalien politika

Iruin Sagardotegian erreserba egitean, gure erreserba-politika eta gure animalien politikak onartzen dira.

Erreserba politika

  • Banakako platerak ez dira aldatzen, zerbitzu osorako dira.
  • Txotx ordutegia errespetatu behar da 13:30-16:50 eta 20:00-23:50.
  • Jantokia eguerdiko 17:30ak baino lehen utzi behar da, 19:00etan garbitu eta berriz ireki ahal izateko eta gaueko 00:30tan atsedena hartzeko.
  • Inolaz ere ez da onartuko iruzkin edo jarrera sexista, hembrista, arrazista, homofobo, transfobiko edo bestelako diskriminazio motarik.
  • Seme-alabekin joanez gero, guraso/tutoreek zainduko dute uneoro.

Animalien politika

Iruin-en pozten gara zure lau hankako lagun gogokoenarekin etortzeagatik, beti leialak izango zaizkigun izaki zoragarriak dira eta haiekin planak partekatzea merezi dutenak.

Gure sagardotegia, jan eta edaten dugun toki publikoa denez, iledun eta gizakien arteko mikrosistema hautsi ez dadin eta denek IRUIN SAGARDOTEGIA esperientziaz gozatu ahal izateko arauak ezartzea erabaki dugu.

  1. Une oro lotuak eta zurein egon behar dute beste mahaikiderik molestatu gabe.
  2. Iruin leku lasaia da, beraz zaunka egitea ez da ongi etorria.
  3. Mahaian eseri baino lehen, ibilaldi ona gomendatzen degu lasai lasai etortzeko IRUIN-era.
  4. Iruinen bere beharrak egiten badituzte, haien tutoreak bere gain hartu beharko du horiek garbitzeko edo jasotzeko ardura.
  5. Pena handiz Iruinen ezin izango dute elikatu zorua koipez zikintzen dutelako eta gero garbitzeko modurik ez dagoenez, hala ere zure soberak emango dizkizugu, bertan jan ditzaten. Etxean.
  6. Mahai bakoitzeko animali bat onartuko da.
  7. Animaliren bat pixkat gatazkatsua bada, mokorra eraman beharko du.

Gogorarazten dizuegu Iruin sagardotegia dela eta ez jolas parke bat, hemen animaliak maite ditugula eta badakigu zaindari gisa arduratsuak eta zibilak izan behar dugula, beraz, arauren bat ez betetzeak arrazoi nahikoa izango da ez onartzeko.

← Erreserbak / Nola iritsi.

Iruin Sagardotegia-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA.