Iruin Sagardotegiak Maiatzak 29-ean irekitzen ditu ateak konfinamendu gogor honen ostean. TXOOOOTX garaia motz geratu zela jakinda, espero degu gutxienez beste denboralditxo batez disfrutatu ahal izatea sagardotegiko menuaz. Horregaitik, etzaigu okurritzen modu hobeagorik buelta hontarako.
Musika pixkat eta bazkari/afari on bat, zer hobeagorik???
Erreserba bidez eta arauak errespetatzen irekiko da, noski honetarako gure terrazataz baliatuko gera!
Ah! Eta barazkijaleentzat ere aukerak edukiko ditugu!
Arauak:
Erreserba bidez bakarrik etorri ahalko da
Deitu hurrengo zenbakira: 943361229
Idatzi Whatsapp bitartez 680323033 zenbakira
Idatzi gure emai-era: Mikel@iruinsagardotegia.com
Gutxienez 24 orduko aurrerapenarekin erreserbatu beharko da
Idatzi iruzkina